LibreOffice 7.1 laguntza
Hautapenaren formatu zuzena kentzen du.
Zuzeneko formateatzea da estiloak erabili gabe aplikatu zen formatua, adibidez estilo lodia Lodia ikonoan klik eginez.
Aplikatutako karaktere-estiloek ez dute izango 'Garbitu formatu zuzena' komandoaren eraginik, komando horrek karaktere-estiloen gainean aplikatutako formatu zuzenean soilik baitu eragina. Karaktere-estilo baten bidez aplikatutako formatua kentzeko, aplikatu berriro Lehenetsia karaktere-estiloa.
Zuzeneko formatu bat ez gehiago aplikatzeko (adibidez azpimarratzea) lerroaren amaieran testu berri bat idazten duzun bitartean, sakatu eskuin gezia tekla.